Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Ondasunen edo jabetzen gaineko ziurtagiriak, agiriak eta konpultsa-agiriak

Zer da?

Jabetzen eta hiri-kontribuzioaren datu-baseetan jasotako informazioari buruzko ziurtagiriak, agiriak edo agiri erkatuak eskatzea. Hainbat motatakoak izan daitezke:
Hiri- eta landa-jabetzarik ez izatea.
Hiri- eta landa-jabetzak izatea.
Hiri-kontribuzioaren ordainketa egunean izatea: urte guztietakoa, urte jakin batekoa edo urte jakin batekoa katastro-balioa barne.
Ondasunen eta jarduera ekonomikoen multzoa.
Informazio ekonomikoa duen beste edozein.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok, interesdun gisa.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Al pulsar sobre el enlace, si no ha accedido, accederá a su Carpeta Ciudadana para solicitar la descarga del volante. Una vez que se comprueben sus datos obtendrá al instante en su pantalla el volante firmado electrónicamente. Asimismo quedará depositado en el buzón de su carpeta ciudadana.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Estekan sakatuz gero, laguntzaile birtual batek gidatuko zaitu eta beharrezko datuak eskatuko dizkizu. Behin Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eskaera jasota, posta bidez igorriko da konpultsa titularraren zerga-helbidera, edo bestela haren errolda-helbidera.

Izapide egiteko>

Zenbatekoa

Udalaren datu-base informatikoetan dauden datuen ziurtapena: 4,00 euro.
Emateko aurrez txostenak egitea eskatzen duen ziurtapena. Txosten bakoitzeko: 23,70 euro.
Txostenak (ez ziurtagiriak) emateagatik eta kontsultei erantzuteagatik, oro har: 19,45 euro.
Gainerakoak doan (agiriak edo agiri erkatuak).

Eskatzeko baldintzak

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.
Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Zerbitzua (telefonoz - 010).
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren erregistroak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Automatikoki sortzen ez diren eta, beraz, eskuz idatzi behar diren ziurtagiri eta agiri erkatuetarako, Aldizkako Tributuetako Departamentuari zuzendutako eskaera aurkeztu behar da, eskaeraren arrazoiak adierazita eta NANa erakutsita. Eskatzailea titularra ez bada, bere NANaz gain, titularraren NANaren fotokopia eta titularraren baimena aurkeztu beharko ditu.
Automatikoki sortzen diren agiriak Zergadunendako Arreta Bulegoan eskatu eta unean bertan emango dira, eskaeraren arrazoiak adierazita eta NANa erakutsita. Eskatzailea titularra ez bada, bere NANaz gain, titularraren NANaren fotokopia eta titularraren baimena aurkeztu beharko ditu. 010ean edo Egoitza Elektronikoan ere eska daitezke.

Argibide gehiago

JASOTZEA:
Ziurtagiriak Zergadunendako Arreta Zerbitzuko Zerbitzuan.
Agiriak Zergadunendako Arreta Bulegoan, Udalaren webgunearen bidez eta 010 telefono bidezko arretako zerbitzuaren bidez.

ERABILERA OHIKOENAK: errenta-aitorpena (PFEZa) edo ondarearena, babes ofizialeko etxebizitza, etxebizitzak zaharberritzeko diru-laguntzak eskatzea, bekak eskatzea, ofizioko abokatua eskatzea (ondasun eta jarduera ekonomikoen ziurtagiri bateratua) eta hirugarren adinekoei arreta emateko egoitzetan plazak eskatzea.

AURREIKUSITAKO TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa, baldin eta ez bada beharrezkoa artxiboak kontsultatzea. Kasu horretan, epea luzeagoa izango da (astebete baino gutxiago).
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea (2/1995 Legea, martxoaren 10ekoa; BON, 36. zk., 95/3/20koa).
2026ko 7. ordenantza fiskala (II. eta XII. epigrafeak).

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Aldizkako Tributuetako Departamentua (lehen, katastroa)