Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Zirkulazio-zergaren ordainketa egunean izatearen egiaztagiria eskatzea edo eskuratzea.
Edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Al pulsar sobre el enlace, si no ha accedido, accederá a su Carpeta Ciudadana para solicitar la descarga del volante. Una vez que se comprueben sus datos obtendrá al instante en su pantalla el volante firmado electrónicamente. Asimismo quedará depositado en el buzón de su carpeta ciudadana.
Izapide egiteko>Estekan sakatuz gero, laguntzaile birtual batek gidatuko zaitu eta beharrezko datuak eskatuko dizkizu. Behin Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan zure eskaera jasota, posta bidez igorriko dizugu pertsona titularraren zerga-helbidera.
Izapide egiteko>Bulego honetara joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten
Eskatu hitzordua>Doan.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Zerbitzua (telefonoz - 010).
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100)
EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Ordainketak egunean izatea.
Ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskaera ahoz egiten da (aurrez aurre edo telefonoz), hauek adieraziz: eskaera egiteko arrazoiak, ibilgailuaren matrikula-zenbakia, eta titularraren izena eta bi abizenak. Beste aukera bat da "agerraldi elektronikoa"ren bidez egitea eskaera; horretarako, Egoitza Elektronikoko "Agiriak eskatzea" zerbitzua erabili behar da.
Ziurtagiria faxez, posta elektronikoz edo posta arruntez bidal daiteke, edo leihatilan bertan jaso.
"Agerraldi elektronikoa" eginez gero, dagokion agiri elektronikoa unean bertan eskura daiteke.
Erabilera arruntenak: zirkulazio-baimenean aldaketak egitea eta Trafikoko Burutzarekin loturiko gainerako izapideak, ibilgailuei
baja ematea, haien jabetza eskualdatzea, helbidea aldatzea, etab.
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea (2/1995 Legea, martxoaren 10ekoa; BOE, 161. zk., 1995/7/7koa).
Iruñeko Udaleko Aldizkako Tributuetako Departamentua (lehen, katastroa)