Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Errolda - ZiurtagiriaZeinu-hizkuntza

Zer da?

Pertsona batek Biztanleen Udal Erroldan gaur egun duen erregistro-egoera jasotzen duen agiria eskatzea edo lortzea. Interesduna Erroldan agertzen ez bada, agirian hori jasoko da, baita 1996tik Iruñean erroldatuta egon den denbora eta helbideak ere.

Nork egiten ahal du izapidea?

Interesduna edo haren izenean joandako beste norbait, Iruñeko Udaleko Errolda Bulegoan zuzenean eskatzen bada.
Ziurtagiri digitalaren titularra, prozedura elektronikoa erabiltzen bada.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Esteka sakaturik ez bazara sartu, Herritarren Karpetan sartuko zara. Gero, laguntzaile birtual batek gidatuko zaitu eta nahi duzun agiria eskatuko du zuretzat. Behin erroldan izena emana zaudela egiaztaturik, instantean lortuko duzu zure pantailan elektronikoki sinatutako agiria. Agiria, halaber, Herritarren Karpetaren buzoian geratuko da gordailuan.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honen bidez, orri batean sartuko zara, non behar duzun agiri-mota eskatzen ahalko baituzu. Behin Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eskaera jasota, POSTA BIDEZ igorriko zaio agiria interesdunari, hori IRUÑEKO zein helbidetan erroldaturik egon eta horra.

Izapide egiteko>

PRESENTZIALA

Aurretiko hitzordua

Bulego honetara joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten

Eskatu hitzordua>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.
Ziurtagiria elektronikoki eskuratzeko, ezinbestekoa da ziurtagiri digitala izatea.

ESKAERAK EGITEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB), aurrez aurre: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN, ERROLDA-ZIURTAGIRIETARAKO IZAN EZIK; HORIETARAKO AURRETIKO HITZORDURIK GABE JOAN DAITEKE 08:30ETIK 10:30ERA.

Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa (prozedura elektronikoa - ziurtagiri digitalarekin).

Dagoeneko Iruñean erroldatuta ez dauden pertsonek, idatziz, posta elektronikoaren bidez: padron@pamplona.es

Aurkeztu beharreko agiriak

Iruñeko Udalaren Errolda Bulegoan aurrez aurre eskatzen bada, inskribatu beharreko pertsonaren nortasuna egiaztatzen duen indarreko agiria: NANa, Espainiako gidabaimena, atzerritarren txartela edo pasaportea. Agiria iraungita badago, berritzeko eskaera aurkeztu. Emantzipatu gabeko adingabe batentzat eskatzen bada, haren filiazioa eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria: familia-liburua edo jaiotza-agiria.
Baimen sinatua eta interesdunaren nortasun-agiriaren fotokopia, haren izenean eskatzen bada Iruñeko Udalaren Errolda Bulegoan.
Dagoeneko Iruñean erroldatuta ez dauden pertsonek idatziz egin behar dute eskaera, posta elektronikoaren bidez (padrón@pamplona.es), adierazita mezua bidali duten helbide elektronikoan edo posta-helbide batean jaso nahi duten, eta nortasun-agiriaren kopia erantsita.

Argibide gehiago

ZIURTAGIRI HAUEK HONAKO HAUETARAKO ESKATZEN DIRA:
Atzerritarrendako egoitza-baimena.
Nazionalitatea eskuratzea.
Gidabaimena berritzea.
Zirkulazio-baimena.
Ibilgailuen eskualdaketak.
Ibilgailu berria matrikulatzea.
Haur-eskoletan matrikulatzea.
Ikastetxeak.
Unibertsitatea.
Babes ofizialeko etxebizitza eskatzea (mota: BOE, udalerriko antzinatasun-datarekin).
Udal-igerilekuetarako abonamendua (familiakoa edo banakakoa).
Bizilagunendako aparkalekuak.
Nafarraren izaera zibila (Erregistro Zibila).
Ezkontza zibila (Erregistro Zibila).
Gizarte Segurantza: Gizarte Segurantzako txartela, gizarte-soldata eskatzea, kotizazio gabeko pentsioa eta bestelakoak.
Telefónica (PFEZaren deskontua).
Ogasuneko Ordezkaritza.
Bekak eta laguntzak.
Zinemako sarreretarako deskontuak.
Garraiolari-txartela.
Urbasako egurra.
Ofiziozko abokatua esleitzea.
Azoka txikietako postuak.
INEM, Gizarte Ongizatea, Gizarte Zerbitzuak, IMSERSO eta laguntza mediko-farmazeutikoa.
Izapide judizialak eta notarialak (banantzea, jaraunsleen adierazpena, etab.).
Bizi-agiria.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Toki Araubidearen Oinarrien Legea Udal Erroldari dagokionez aldatzen duen Legea (4/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa; BOE, 11. zk., 1996/01/12koa).
Errege Dekretua, abenduaren 20ko 169 Errege Dekretuak onartutako toki-erakundeetako biztanleriari eta lurralde-mugaketari buruzko Erregelamendua aldatzen duena; BOE, 14. zk., 1997/01/16koa).
2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udal-errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak udalei ematen dizkiena (BOE, 122. zk., 2020/05/02koa).

TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB)

Lotutako agiriak