Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
HELBURUA:
Aplikazioak aukera ematen die herritarrei beren ibilgailuaren aparkaldia Aparkaldi Mugatuko Gunean telefono mugikorretik edo
ordenagailutik kudeatzeko.
Erabiltzaileak aparkaldia ordaindu dezake eskudirurik erabili gabe, urrutitik eta eroso; aparkaldia luzatu dezake parkimetrora
joan gabe; zenbait salaketa baliogabetu ditzake; eta aparkaldia amaitzen deneko jakinarazpenak jaso ditzake.
SISTEMA HAU ERABILTZEKO GAILUAK: Android, Iphone eta Windows Phone.
FUNTZIONAMENDUA:
Sistema hau erabiltzeko, erabiltzaileak aurrez erregistratu behar du mugikorrerako TELPARK aplikazioan edo https:// telpark.empark.es
edo http://www.empark.com webguneetan; horietara Udalaren http://www.pamplona.es webgunetik eta Udaltzaingoaren http://policia.pamplona.es
webgunetik sar daiteke.
Telpark webgunean sartu ondoren, datu pertsonalak, kreditu- edo zordunketa-txartelaren zenbakia eta kontu beraren bidez kudeatu
nahi diren ibilgailuen matrikulak bete behar dira.
Kudeaketak mugikorrez edo ordenagailuz egin daitezke:
WEBGUNETIK:
«Aparkaldia ordaintzea» botoia: aparkaldiak zuzenean ordaintzen dira webgunetik.
«Salaketak baliogabetzea» botoia: ezarritako eta oraindik baliogabetu daitezkeen salaketak kontsultatu daitezke, eta dagokion
botoia sakatuta baliogabetu.
«Ordainketa-txostena» botoia: ordainketen historikoaren informazioa lortzen da, hilabeteka.
MUGIKORRETIK:
«Ordaindu» botoia: ordainketa egiten da, matrikula, herria eta zenbatekoa hautatu ondoren eta webgunean erregistratzean sartutako
baliozkotze-kodea idatzita.
«Egoera ikusi» botoia: aparkalditik zenbat denbora geratzen den kontsultatu daiteke.
«Salaketa baliogabetu» botoia: ezarritako salaketa guztien zerrenda erakusten du eta, ahal denean, horiek baliogabetzeko aukera
ematen du.
«Amaitu» botoia: abian dagoen aparkaldia geldiarazten da eta benetan erabilitako denbora baino ez da ordaintzen.
ZERBITZUAREN HASIERA-DATA: 2013ko maiatza.